Zaldibarko berbera eta literatura; Zalduko urak
Zabarte, Gaizka / Sarrionandia, Joseba
Basque

Synopsis Zaldibarko berbera eta literatura; Zalduko urak

Estatua bere indar guztiekin sartu zen Zaldibarrera ere, tsunami bat bezala, XIX. mendean batez ere. Olatu erraldoi hori areagotu egin zen, modu zitalean, XX. mendean. Eta oraindik ere hementxe dabil uholdea, bertako hizkuntza era batean edo bestean desplazatzen, ordezkatzen eta itotzen. Liburu hau Zaldibarko euskararen eta biztanleen memoria errekuperatzeko ahalegina da. Oinetako zolekin ibileran ukitzen diren leku-izenak, kanta zahar ja erdi ahaztuak, Mari Urrikeren eta beste arima beldurgarrien ipuinak, gerraurreko prentsako kronika abertzaleak, euskaraz eskapatu den dokumentu ofizialen bat, umeen-eta gerra testigantzak, gerraondoko bizimodu gogorrarenak, idazle ezezagun eta ezagun batzuen kontuak, Jose Luis Mendilibar Greziako zaldibartarrarenak adibidez. Testu zaharrak eta berriak, gaur eguneko eskolako umeak arte Mundu guztia erdi-birtualki eta airean bezala bizitzen hasi denean, gure erreferentzia kulturalak gero eta lausoagoak direnean, ez da kaltegarria inguru hurbilari begiratzea. Lokala ala globala dikotomia faltsua da, ondo lokalak izanez gero gara benetan unibertsalak, zapaltzen dugun lurra eta inguruan hodeiertzeraino dugun paisaia ezaguturik.
EAN
9788491724889
Année d'édition
2026
pages
480
langage
Basque
N° collection
292
Collection
Saio eta testigantza
Haute
240
Largeur
170
26,50 €
-5%
25,18 €
Otros lectores lo han calificado con
Laisse-nous ton avis
0 opiniones
Ta note
Laisse-nous ton avis
/ caracteres