Pedro Miguel Etxenike Euskal zientzialari unibertsala
Erbiti, Fermín
Basque

Synopsis Pedro Miguel Etxenike Euskal zientzialari unibertsala

Euskal zientzialari ospetsuenaren biografia da hau: Pedro Miguel Etxenike Landiribar fisikariarena. Nazioartean aintzatetsi eta goretsitako gizona da, zientziarekin eta bere herriarekin konprometitua. Cambridgeko Cavendish Laboratory mitikoan doktoretza egindakoan, 29 urte zituela, demokraziaren lehenbiziko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua izan zen. Zenbait eginkizun garrantzitsu hartu zituen bere gain: euskal eskolaren eredu berria sortzea, euskararen normalizazioa sustatzea, EHU bultzatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoa Estatuaren buruan jarri duen politika zientifiko aitzindaria diseinatzea. Irakasle eta ikertzaile lanera itzultzeak ez zion ahantzarazi gizartearekin zuen konpromisoa, eta horren erakusgarri da bikaintasuneko ikerketa-zentroak sortu izana, besteak beste, DIPC eta nanoGUNE. Ikertzaile nafarrak bere bizitzaren, bizipenen eta esperientzien errepasoa egiten du liburuan, eta hainbat gairi buruzko gogoeta interesgarriak eskaini: zientzia, ikerketa, politika, hezkuntza, unibertsitatea, kultura, gaur egungo gizartearen erronkak Liburuaren bigarren parteak Etxenikeren hurbileko hamabost lagunen iritzia jasotzen du, eta haien testigantza baliotsuak aukera ederra ematen digu pertsonaia bikain honen erretratua osatzeko.
EAN
9788491724919
Year of edition
2026
pages
224
Idiom
Basque
Collection no.
295
Collection
(EUS).SAIO ETA TESTIGANTZA
High
240
Width
170
24,00 €
-5%
22,80 €
Otros lectores lo han calificado con
Share your feedback
0 opiniones
Your rating
Leave us your review
/ caracteres